2017(e)ko abenduaren 13(a), asteazkena

UDAZKENEKO EGUNAK HAURTZAINDEGIAN


Udazkeneko egun hotz hauetan kalean jolasteko aprobetxatu dugu. Belarretan jolastu edota ilarrak erein eta hauek ureztatzen aritu gara. Baina udazkenak, bere egun fresko hauetan elur pixka bat ere utzi digunez, goxo-goxo barruan egoteko eta plastilina egiteko aprobetxatu dugu. Norberak egindakoa izanda, askoz hobe!

Horrez gain, azaroan eta abenduan zehar Zezili eguna eta euskararen astea ospatu dugu. Eta nola ez, Argitxo gurera etorri da bisitan!!! Izan ere, ba al dago ospatzeko modu hoberik, egunero euskaraz hitz egin eta bizitzea baino?

Hemen uzten dizkizuegu azken hileotako argazki batzuk:

- Ilarrak ereiten: ereindakoa osasuntsu hazteko,zaindu egin behar da.

 


- Zezili eguna: musikarien eguna ospatzeko egindako hormairudia




- Elurra kanpoan eta gu goxo eta epel barruan jolasean eta plastilina egiten:


- Oso gustura aritzen gara plastilina egin eta hau manipulatzen






- Hona hemen, bisita jaso genuen unea: Argitxok ere gurekin batera, Euskal Herrian euskaraz bizi nahi du!



Jarrai gaitzazu postaz