2015(e)ko abenduaren 17(a), osteguna

GABONETAKO POSTALA

Gaur, 4 urteko gelakoak, asteon egindako Gabonetako postala bidaltzera joan gara herriko postetxera.

Bakoitzak bere postala gutunean sartu, helbidea jarri eta postetxean zigilua jarrio dio. Gutxi gorabehera, bi egunen buruan norbere etxean jasoko duzue!

EGUBERRI ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!!!

Postetxera bidean
Postetxe atarian

2015(e)ko azaroaren 26(a), osteguna

XANGO gure gelan!!

Hau sorpresa!! Gaur goizean Xangoren bista izan dugu gelan eta ume guztiak zoratzen jarri dira. Espero dugu hurrengoan ere zure bista izatea Xango!
ONGI ETORRI!


Astronomiaren aste berezia

Aste honetan Ikastolako haur eta gazteak astronomian murgilduta ibili dira, espazio, unibertso, planeta, ilargia eta izar iheskorren artean. Gauza pila ikasi eta disfrutatzeko ekintzak burutu dituzte eta gehiago jakiteko gogoa piztu zaie. Gora astronomia!!!





INDARKERIA MATXISTARI EZ!

 Azaroaren 25ean emakumeen indarkeria matxistaren kontra azaldu giñen, haur, gazte zein irakasleok. Eguna baino lehen hainbat ekintza ugari eta ezberdin burutu arren,  egunean bertan adierazpenari ekin genion. Hona hemen, egindako adierazpen batzuk.





2015(e)ko azaroaren 24(a), asteartea

Astronomiaren aste berezia



Atzo, ASTRONOMIAren inguruko aste berezia hasi genuen. Gaiaren inguruan,bakoitzaren aurrezagupenak martxan jarri genituen eta izar,ilargi eta planeten artean murgildu ginen.

Gaur, ilargiaren fase desberdinak landu ditugu eta "oreo" gaileten bitartez irudikatu ditugu.




















2015(e)ko azaroaren 12(a), osteguna

Arkeologoak!!!

Gure txikiak, gaurkoan ere,  lurrarekin lotura zuzena dutela erakutsi digute. Egunero ibiltzen dira lurrarekin jolasean, zuloak egiten, harriak ateratzen eta gaurkoan aspaldiko altxor bat aukitu dute! Ezetz asmatu? zenbat oroitzapen, bizipen, honelako pipa paketeak jaten!!! Jarraitu  horrela! altxor txikiak, handi bihurtzen!
.

2015(e)ko azaroaren 11(a), asteazkena

San Martin eguna 4 urteko gelan.


Gaur San Martin eguna. Txirritxek egun hau ospatzeko sorpresa txiki bat utzi digu; txorixo, saltxitxoia, pernila eta urdaiazpiko egosiz betetako paketeaz gain  marrazki dotore bat margotzeko. Tripa bete ondoren marrazkia margotu dugu.













Udazkena!!!

Udazkena aurrerantza doa eta 5 urtekoak jo ta fuego lanean ari dira. Dagoeneko hostoen bilduma ederra bukatu dute eta ikastolako patioa girotzen hasiak gaude! Oraindik gauzak falta diren arren, hona hemen aurrerapen bat.





2015(e)ko azaroaren 10(a), asteartea

Sukalde txokoan fin-fin jolasean!!

      Zeinen ederto gabiltzan sukalde txokoan jolasean, udazken bero honek ekarritako eguzki izpi epelen argipean!!!






2015(e)ko azaroaren 2(a), astelehena

Argitxo etorri da Ikastolara!

Gaur,Argitxo lagun maitea etorri da ikastolara. Gutun bat ekartzeaz gain marrazki bat oparitu digu bakoitzari. Eskerrik asko Argitxo!
Harri murri zapero bero bero bero haurrak egin euskeraz orain eta gero...







2015(e)ko urriaren 28(a), asteazkena

Irakur zaletasuna bultzatzen!!!

Gaur, 5 urteko gelakook liburutegira irteera egin dugu. Bertan Iñaxio liburuzainak , liburutegiaren nondik norakoak azaldu dizkigu eta ondoren, Itziar Gamero ipuin kontalariaren eskutik ipuinekin gozatzeko aukera paregabea izan dugu. Oso ondo pasatu dugu!!







ATXIKIMENDUAri buruzko mahai ingurua

                  Noizbait, pentsatzen jarri izan zara, zer nolako lotura afektiboa duzun zure
             seme-alabekin?, nolako garrantzia duen eta hemendik aurrera, eraikiko dituen 
             gainontzeko harremanetan, nolako eragina izango duen?
             Guzti honek, zer ikusia du moldaera prozesuarekin?, zer da moldaera prozesua
             eta zergatik da hain garrantzitsua gure Ikastolan?, zer egin daiteke hau hobetzeko?
             Galdera hauek eta beste batzuk erantzuteko asmoz, HHko guraso eta hezitzaileok
             mahai inguru batean elkartu gara.
             MILA ESKER GERTURATUTAKO GUZTIEI!!!!
           

Etortzeko aukerarik izan ez duzuenentzako, hona hemen, ATXIKIMENDUAri buruzko bideo interesgarri bat.



2015(e)ko urriaren 27(a), asteartea

ARGITXOREKIN ASTEBURUA!!!!


             Iazko ikasturtean bezala, Argitxo hasi da asteburuetan HH 1. zikloko haurren etxeetara asteburuetan joaten. Gelako lau lagunen etxetik pasatu da asteburu zoragarriak pasatzera, datorren asteburuan norekin joango ote da? Adi egon, Argitxo edozeinen etxean ager daiteke eta zuekin jolasteko prest!



2015(e)ko urriaren 26(a), astelehena

UDAZKENA!!

 Udazkena!!! hostoak, ezkurrak, makilak, piña buruak, intxaurrak... danetarik jasotzeko aukera paregabea izan genuen aurreko astean San Jose aldera irteera egin genuen egunean. Naturarekin harreman zuzena eta ibilaldi ederra egin ondoren 3, 4 eta 5 urteko haurrek naturak eskaintzen dizkigun materialekin bueltatu ginen!!! Ea orain zer sortzen dugun guzti honekin!!!