2015(e)ko azaroaren 26(a), osteguna

XANGO gure gelan!!

Hau sorpresa!! Gaur goizean Xangoren bista izan dugu gelan eta ume guztiak zoratzen jarri dira. Espero dugu hurrengoan ere zure bista izatea Xango!
ONGI ETORRI!


Astronomiaren aste berezia

Aste honetan Ikastolako haur eta gazteak astronomian murgilduta ibili dira, espazio, unibertso, planeta, ilargia eta izar iheskorren artean. Gauza pila ikasi eta disfrutatzeko ekintzak burutu dituzte eta gehiago jakiteko gogoa piztu zaie. Gora astronomia!!!





INDARKERIA MATXISTARI EZ!

 Azaroaren 25ean emakumeen indarkeria matxistaren kontra azaldu giƱen, haur, gazte zein irakasleok. Eguna baino lehen hainbat ekintza ugari eta ezberdin burutu arren,  egunean bertan adierazpenari ekin genion. Hona hemen, egindako adierazpen batzuk.





2015(e)ko azaroaren 24(a), asteartea

Astronomiaren aste berezia



Atzo, ASTRONOMIAren inguruko aste berezia hasi genuen. Gaiaren inguruan,bakoitzaren aurrezagupenak martxan jarri genituen eta izar,ilargi eta planeten artean murgildu ginen.

Gaur, ilargiaren fase desberdinak landu ditugu eta "oreo" gaileten bitartez irudikatu ditugu.




















2015(e)ko azaroaren 12(a), osteguna

Arkeologoak!!!

Gure txikiak, gaurkoan ere,  lurrarekin lotura zuzena dutela erakutsi digute. Egunero ibiltzen dira lurrarekin jolasean, zuloak egiten, harriak ateratzen eta gaurkoan aspaldiko altxor bat aukitu dute! Ezetz asmatu? zenbat oroitzapen, bizipen, honelako pipa paketeak jaten!!! Jarraitu  horrela! altxor txikiak, handi bihurtzen!
.

2015(e)ko azaroaren 11(a), asteazkena

San Martin eguna 4 urteko gelan.


Gaur San Martin eguna. Txirritxek egun hau ospatzeko sorpresa txiki bat utzi digu; txorixo, saltxitxoia, pernila eta urdaiazpiko egosiz betetako paketeaz gain  marrazki dotore bat margotzeko. Tripa bete ondoren marrazkia margotu dugu.













Udazkena!!!

Udazkena aurrerantza doa eta 5 urtekoak jo ta fuego lanean ari dira. Dagoeneko hostoen bilduma ederra bukatu dute eta ikastolako patioa girotzen hasiak gaude! Oraindik gauzak falta diren arren, hona hemen aurrerapen bat.





2015(e)ko azaroaren 10(a), asteartea

Sukalde txokoan fin-fin jolasean!!

      Zeinen ederto gabiltzan sukalde txokoan jolasean, udazken bero honek ekarritako eguzki izpi epelen argipean!!!






2015(e)ko azaroaren 2(a), astelehena

Argitxo etorri da Ikastolara!

Gaur,Argitxo lagun maitea etorri da ikastolara. Gutun bat ekartzeaz gain marrazki bat oparitu digu bakoitzari. Eskerrik asko Argitxo!
Harri murri zapero bero bero bero haurrak egin euskeraz orain eta gero...







Jarrai gaitzazu postaz