2016(e)ko urtarrilaren 28(a), osteguna

Ilustratzaileak


Peru Magdalenak idatzi duen Lolo ipuinak, ilustratzaile txikiak behar ditu eta ipuina entzun ondoren ilustratzeari ekin diogu. Imaginazioa martxan jarri eta material ezberdinen laguntzarekin marrazki politak egin dituzte.  






2016(e)ko urtarrilaren 27(a), asteazkena

Negua!

Neguan gauden arren, hotza, edurra, euria... faltan ditugu, baina gure umeek negua girotzeko horma irudi polita egin dute!! 





2016(e)ko urtarrilaren 24(a), igandea

2016(e)ko urtarrilaren 21(a), osteguna

Ibaizabaleko ikasleak gurean!!!


Haur Hezkuntza teknikari ikasketak  egiten  ari diren Ibaizabaleko ikasleak gurean izan ditugu gaur. Antzerki polit bat eskaini digute. Oso ondo pasatu dugu. Mila esker etortzeagatik! Hurrengoan ere ikastolako ateak zabalik dituzue!!







2016(e)ko urtarrilaren 20(a), asteazkena

Dena prest!

Gabon aurretik hasi ginen bihar, urtarrilak 21, eskainiko dugun antzerkia prestatzen eta dagoeneko dena prest dugu. Lan handia egin dugu,elkarrizketak prestatzen, horma irudia prestatzen, beharrezkoak ditugun jantziak biltzen, karetak egiten eta, azkenik, gonbidapenak idazten. Zuen seme-alabek ikasitakoa erakusteko gogo handia dute eta denok ondo pasatzea espero dugu.





2016(e)ko urtarrilaren 19(a), asteartea

SORMENA PIZTEN


Argazki hauek ikusita, zein jostailu mota erabiliko zenukete?
3 kolore nagusi (horia, gorria eta urdina) dituzten plastikozko egituraturiko jostailuak ala,….
Guk aste honetan, poliespaneko xaflak aukeratu ditugu, begira zer gertatu den.













2016(e)ko urtarrilaren 18(a), astelehena

ESPERIMENTAZIO TXOKOA


Gure ikastolan haurra protagonista da, bera da bere ikasketa prozesuaren jabe. Beraz, material ezberdinak erabiliz,  aukera  eman  behar zaio zentzumenen bidez esperimentatzeko.

Irudi hauetan ikus dezakezue, azken egunotan erabilitako material ezberdin batzuk, identifikatzen dituzue?













HANDITZEN, HANDITZEN...GURE GORPUTZA EZAGUTZEN!

4 urteko gelakoak apurka-apurka handitzen doaz eta martxa horretan, norbere gorputza ezagutzen ari dira.

Gai honekin lotuta, ekintza desberdinak egin ditugu eta hona hemen ekintza hoietako argazki batzuk:


Ahoaren irudia
Aurpegiak



















2016(e)ko urtarrilaren 13(a), asteazkena

NEU NAIZ EDERRENA


NEU NAIZ EDERRENA

 5 urteko gelakoen eskutik, antzezlan berria aukeztera gatoz. Antzerkia urtarrilaren 21ean, arratsaldeko 3:30ean izango da. Dagoeneko mozorroak prest eta urduritasuna eta emozioak pil-pilean daude. Animo!! 


Jarrai gaitzazu postaz