2015(e)ko urriaren 28(a), asteazkena

Irakur zaletasuna bultzatzen!!!

Gaur, 5 urteko gelakook liburutegira irteera egin dugu. Bertan Iñaxio liburuzainak , liburutegiaren nondik norakoak azaldu dizkigu eta ondoren, Itziar Gamero ipuin kontalariaren eskutik ipuinekin gozatzeko aukera paregabea izan dugu. Oso ondo pasatu dugu!!







ATXIKIMENDUAri buruzko mahai ingurua

                  Noizbait, pentsatzen jarri izan zara, zer nolako lotura afektiboa duzun zure
             seme-alabekin?, nolako garrantzia duen eta hemendik aurrera, eraikiko dituen 
             gainontzeko harremanetan, nolako eragina izango duen?
             Guzti honek, zer ikusia du moldaera prozesuarekin?, zer da moldaera prozesua
             eta zergatik da hain garrantzitsua gure Ikastolan?, zer egin daiteke hau hobetzeko?
             Galdera hauek eta beste batzuk erantzuteko asmoz, HHko guraso eta hezitzaileok
             mahai inguru batean elkartu gara.
             MILA ESKER GERTURATUTAKO GUZTIEI!!!!
           

Etortzeko aukerarik izan ez duzuenentzako, hona hemen, ATXIKIMENDUAri buruzko bideo interesgarri bat.



2015(e)ko urriaren 27(a), asteartea

ARGITXOREKIN ASTEBURUA!!!!


             Iazko ikasturtean bezala, Argitxo hasi da asteburuetan HH 1. zikloko haurren etxeetara asteburuetan joaten. Gelako lau lagunen etxetik pasatu da asteburu zoragarriak pasatzera, datorren asteburuan norekin joango ote da? Adi egon, Argitxo edozeinen etxean ager daiteke eta zuekin jolasteko prest!



2015(e)ko urriaren 26(a), astelehena

UDAZKENA!!

 Udazkena!!! hostoak, ezkurrak, makilak, piña buruak, intxaurrak... danetarik jasotzeko aukera paregabea izan genuen aurreko astean San Jose aldera irteera egin genuen egunean. Naturarekin harreman zuzena eta ibilaldi ederra egin ondoren 3, 4 eta 5 urteko haurrek naturak eskaintzen dizkigun materialekin bueltatu ginen!!! Ea orain zer sortzen dugun guzti honekin!!!



2015(e)ko urriaren 25(a), igandea

SUHILTZAILEEN PARKERA IRTEERA!!

4 eta 5 urteko haurrok Markinako suhiltzaile parkera irteera egin dugu. Bertan suhiltzaileek erabiltzen dituzten lanerako tresnak erabiltzeko aukera izan dugu, eta beraien kamioian ere ibili gara. Oso ondo pasatu dugu!!! Eskerrik asko Markinako suhiltzaileei eta  esperientzia polit hau gozatzeko aukera eman diguzuenoi.

2015(e)ko urriaren 20(a), asteartea

5 URTEKOEN INGELESEKO HORMAIRUDIA
Ikasleek familia landu dute eta beraien gelako familia argazkia osatu dute. Bai familia handia direla!!!!
Aupa 5 urteko gelakoak!

 

2015(e)ko urriaren 13(a), asteartea


ONGI ETORRI IKASTURTE BERRIRA


          Urtero bezala heldu da ikasturte berria eta, moldaera ostean, berriro ere martxan jarri ditugu gure zentzumen guztiak HH-ko lehenengo zikloan. Berriro ere hasi gara gure materiala denon artean sortzen. Zeinen ondo pasatzen dugun denok batera sortzen, zikintzen, jolasten eta gozatzen.



Jarrai gaitzazu postaz