2016(e)ko ekainaren 14(a), asteartea

HH4-koen KARPETA AZALAK

Kurtso amaierara iristen ari garen honetan, karpeta azalak egiten ari gara buru belarri. Lan egiten dugun bitartean, gozatzea da helburua eta honetan ere ondo pasatu dugula esan dezakegu.


Hona hemen argazki batzuk:





ZETARRAK: ZIZARE IZATETIK TXIMELETA IZATERAKO BIDEA

HH4-ko gelako haurrak, zetarrak zizare izatetik, tximeleta izaterako prozesua nolakoa izaten ari den ikusten ari dira.  

Egunero kutxa garbitu eta jaten eman diete (asteburuan etxera eramanda) eta egunak pasa ahala, zetarrek ere bizi erritmo desberdinak dituztela ikusi dute. Izan ere, batzuk bere inguruko estalki babeslea sortu dute, baina beste batzuk oraindik hostoen artean ari dira jan eta jan, beraien unea iritsi arte.

Tximeleta bihurtzen ikusiko ahal ditugu?

Hona hemen, prozesuaren argazki batzuk:

Zetarrak kutxan
Zetarra bere inguruko estalkia sortzen


Jarrai gaitzazu postaz