2016(e)ko otsailaren 23(a), asteartea
Neurriak!!
Egun hauetan gorputza lantzeaz gain, gure gorputzeko atalak neurtzen aritu gara eta metroa nola erabiltzen den ikastearekin, nahikoa izan dugu . Oso ondo pasatu dugu!!
2016(e)ko otsailaren 18(a), osteguna
Horrelakoa naiz!
San Blas, Eguen Zuri eta inauteriak pasatu ondoren gai berriari ekin diogu. Gorputza ezagutzeaz gain bizitzaren zikloaz jabetzea dugu helburu nagusia. Etxetik lan politak ekartzen ari diren arren geu ere buru belarri gabiltza pisatzen, neurtzen, konparaketak egiten eta matematika lantzen.
2016(e)ko otsailaren 16(a), asteartea
Otsail oparoa HH-ko 1go zikloan!!
Zenbat ekintza izan ditugun otsailean!!!!! Poz-pozik ibili gara otsail osoan izan ditugun ekintza guztietan, hainbeste izan dira!
Lehenengo San Blas opilarekin hasi ginen, eneeee zeinen opil gozoa egin genuen, hori esan dute etxean jan dutenek behintzat!!
Eguen Zuri egunean ere 2 urtekoak kantuan irten ginen kalera eta ederto ibili ginen Elorrioko kaleetan zehar kantari!
Azkenik inauteriak ospatu genituen Ostiral lodi egunean eta asteartean ere bai, gu bai gu festazaleak!! Zenbat dantza egin genuen!!!!!
2016(e)ko otsailaren 15(a), astelehena
EMOZIOEN eta SENTIPENEN MUNDUA II
Agindu bezala, neguko ospakizunen bueltan
hemen gaude berriz ere gure emozioak ezagutzen.
Oraingo honetan, gelan emozioen txoko bat
prestatzen hasi gara, urduri, triste, haserre, ....gaudenean gure baretasuna
bilatzeko balioko diguna.
Apurka-apurka txoko hau, objektu
ezberdinez betetzen joango gara.
Hemen usten dizkizuegu otsailean zehar
egindako jarduera ezberdinak, hurrengo asteetan zehar gure emozioen txokoa nola
erabiltzen dugun azalduko dizuegu. Bitartean, Pirritx eta Porrotxek esaten duten bezala, SENTITU, PENTSATU eta EKIN!!!!
![]() |
Gure emozioen txokoa antolatzeko, 1go emozio ezberdinei buruz hitz egiten aritu gara. Gero emozio hauek sailkatu ditugu eta azkenik, gure munstro maitagarriaren hormairudia margotu dugu. |
2016(e)ko otsailaren 3(a), asteazkena
OTSAILAK 3, SAN BLAS EGUNA
Abadiño San Blasetan
Abadiño San Blasetan
neska zaharrak bentanetan
mutil zaharrak engaiñetan.
Eta Txintxirritarrak opilen prestaketan.
GORA SAN BLAS!!!
Abadiño San Blasetan
neska zaharrak bentanetan
mutil zaharrak engaiñetan.
Eta Txintxirritarrak opilen prestaketan.
GORA SAN BLAS!!!
2016(e)ko otsailaren 1(a), astelehena
EMOZIOEN eta SENTIPENEN MUNDUA
Haur txikiek emozio hutsa dira. Pozik badaude,
poztasun hori muturreraino eramango dute barre algarekin, saltoekin, korrikaldiekin,
jauziekin,… Amorratuta badaude ordea, guztiaren kontra joango dira.
Egiten duten guztia horrela sentitzen dutelako
egiten dute. Emozio hauek ulertzea eta kontrolatzea ezinezkoa zaie horregatik,
interesgarria iruditu zaigu, “KOLORETAKO MUNSTROA” ipuina ikastolara ekartzea
eta emozioen eta sentipenen munduan murgiltzea.
Ondorengo argazkia, burutuko ditugun jarduera ezberdinen aurrerapen bat baino ez da, adi egon 3 urtekoen blogera.
![]() |
Ipuina ikusi eta munstroaren irudi neutro batean, bakoitzak nahi izan duen emozioa marraztu du |
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)