2018(e)ko urtarrilaren 16(a), asteartea

EZAGUTZA ERAIKITZEA, NORBERAK DESKUBRITZEA DA

Ezagutza eraikitzea norberak deskubritzea da, ez da norbaitek gauzak nolakoak diren esatea. Horregatik, Ikastolan haurrak jolas askean aritzen dira, beraiek direlako protagonistak.


Haurren bizipen eta interesetatik abiatuta beraiek bideratutako ikasketa-prozesua garatuko dute. Eta beraien jolasa eta ekintzaren bitartez, inguruko mundua ezagutuko dute.

Ondorengo bi argazkietan, haurrak jolasean, eraikitzen aritu diren bitartean, inplizitoki hainbat ezagupenezko kontzeptu lantzen aritu direla ikus daiteke. Besteak beste, objetuen ezaugarriak, neurriak, seriazioak, sailkapenak eta abar luze bat.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina