2016(e)ko azaroaren 1(a), asteartea

HALLOWEEN , GABA BELTZA edo ARIMEN GAUA



Azken urteotan gero eta ezagunagoa bihurtu da Halloween jaia gure artean. Ameriketatik etorritako ospakizuna ere badela entzun izan dugu maiz. Baina kontrakoa dirudien arren, Arimen Gaua ospatzeko ohitura ondo errotutako tradizioa da Euskal Herrian, nahiz eta beste hainbat tradizioaz batera,  urteak izan ohitura hori galdu zela.
1950. hamarkadara arte, gutxienez, gure herri eta eskualde gehienetan bizirik iraun zuen ohitura izan zen.  Gazte koadrilak elkartu, kalabazak hustu, kandelak sartu barruan, kalerik kale ibili beste batzuk beldurtuz...  guztia  heriotzarekin estuki lotutako giroan. Hona hemen, aurkitu dugun horren lekukotasuneko bideo bat.

Guzti hau horrela izanik, aurten 4 urtekoak,  GABA BELTZA ospatzen animatu gara. Horretarako kalabaza bat hustu, haziak lehortzen jarri udaberrian ereiteko eta  “BETIKO” ipuina ikusi dugu. Ospakizun paregabea haurrekin Heriotzaren gaia lantzeko.


Hemen uzten dizuegu ere, guk erabili dugun ipuina.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Jarrai gaitzazu postaz